XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Euskalerrian mamitu egoera ikusirik eta hemen bezala gainerako menperatu herrietan, berezko eskubideen aurka gauzatua, onar liteke euskara ez izatea orain berean izkuntza nagusi bakarra.

Zenbait tokitan erdarak oso erroturik daudenez beraiek ere nagusi dirateke, oraingoz behinik behin; giza dinamika izanen bait litzateke egoera eta eremuak finkatuko lituzkeena.

Dena den, euskarak, izkuntza nagusi gisa eta ez elebitasun orekatuaren sasi soluzionean, bere lurraldea behar du oraintxe; eta lurralde horrek ez luke ertsi eta geldikorra izan behar, ideki, emankor eta edakorra baizik; auzia, berriz ere, iztun taldeen gaitasun, nahikari eta asmamenaren esku gelditzen delarik.

- Euskarak bere burua salbatzearekin beste izkuntzena/iztun taldeena ere salbarazten du.

Are, azken batean, menperatzaileena.

Hunela gizadi osoaren ondarea guztiena dena zaindu eta salbatu egiten da.

- Euskararen alde, astekotz eta bat, euskaldunek behar dute ari izan, naski.

Bainan, azken finean, afera ez da euskararena bakarrik, afera gizadi osoarena da.

Euskararen alde gaudenak, beraz, izkuntza guztien alde gaude, elkar errespetuzko orekaren alde, menperakuntza guztien aurka; baten aurka egiten dena, azken finean, denen aurka egiten da, eta aitzitik: baten alde egiten dena guztien alde doa.

Egiazko nazioartekotasuna elkarren arteko errespetu eta orekan datza eta horren erdiestea aurrerakoi, bakezale eta bizitzaren aldeko den gizaki ororen eginkizuna da.

- Huni atxikirik gainerako giza auziak doazi eta elkar onartze eta oreka, berriz ere, denetan agertzen da: herri eta gizarte mota guztien arteko egoerak eta emankortasunak egiazki ahalbidetuz, gizon eta emakumeen artekoak propioki parekatuz, beste bizikidelako artuemanak eta egoerak obekituz, eta abar.

- Azken batean auzia bizitzaren alde ala aurka egotean datza.

Izkuntza/iztun talde baten alde egiazki dagoena nekez dagoke besteren aurka (haren menperatzaile ez den bitartean, naski); (...).